Herriko etxearen bizileku politikak zailtasun batzu topatzen ditu mementu honetan. Lehen bai lehen azpimarratu behar da Xarabaitako lotizamenduaren obrak ari dira aintzinatzen. Badakigu etxeak lurratik hasiko direla ateratzen heldu den urtean. Politika hori segi dezan, herriko etxeak lur berri batzu bilatzen ditu. Duela guti, autetsiek deliberatu zuten Serres auzoan saltzen zen lur puxka eder bat erostea. Bainan prezioak ari dira goititzen, jakinez eragile batek herriko etxeak ofreitzen duen baino diru asko proposatzen dio lur jabeari. Geroztik, jakin dugu autetsiak ez direla denak akort eskaintza goititzeko. Eztabaidatu behar dute beraz, eta eztabaida horren emaitzak baldintzatuko du herriko bizileku politikoaren segida