Saskibaloiaren urteko besta larunbat honetan eginen da

Angela eta Xamo 2007ko otsailaren 2a

Azkaingo saskibaloi elkarteak bere urteroko besta antolatzen du heldu den maiatzaren 21ean. Egun horrek azpimarratu nahi ditu urtean izandako emaitza guziak, gazte eta helduen mail desberdinetan, baita elkartearen bizia ere. Eguna hasiko da elkartearen biltzar nagusiarekin, goizeko 11etan. Egunean zehar, partida batzu proposatuak izanen dira Kiroletako ezker paletan, helduentzat eta ttikientzat. Besta hori bukatzeko, jokalari, laguntzaile eta nahi dutenek elgarretaratzeko parada izanen dute afari batean. Parte hartzeko, deitzen ahal duzue zenbaki huntara: 0559540912.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun