Azkaingo errugbi taldeak hirugarren mailako "Côte Basque Landes" txapelketa irabazi du gan den maiatzaren 8an, Ondres-en, Pomarez elkartearen kontra, 18-13. Aurtengo sasoinaren emaitzak ikusirik, pentsatzen ahal ginuen txapela ekartzen ahal zutela gure herrirat. Gero, partida batean, batez ere finala batean, badakigu gauza ainitz pasatzen ahal direla. Bainan aurten proposatu diguten jokoaren arabera, gure errugbilariek erakutsi gaituzte gauza ederrak etortzekoak direla oraino, eta zertako ez, 1989 urtean bezala, Frantziako txapelketaren bigarren kopa bat…