“XIBA” Euskal Herrien arteko II Euskal-joko topaketetan parte hartu du Zugarramurdiko talde batek. Berez Nafarroako erdi-finaletan tokatzen bazitzaion ere, hurbiltasunagatik Iparraldekoan jokatu dute. Maiatzaren 7an Sarako plazan egin ziren frogak eta denetara hamabi herrik parte hartu zuten. Talde bakoitzak 12 jokalari zituen (6 neska eta 6 mutil) eta jokoak hauek izan ziren: harri jasotzea – ingudea – lasto altxatzea – dantza – toka – xiba – zerra – soka-tira – jende zama – txingak – zaku erematea. Gure herriko jokalariek trebetasun haundirik ez zuten erakutsi, eta seguruenik biharamunean ondorio galantak izanen zituzten, baina hala ere seigarren postuan gelditu ziren. Irabazlea Angeluko taldea izan zen. Zugarramurdi-Etxalar-Baztan errepidea Zugarramurditik abiatu eta bai Etxalarera, bai Baztanera doaien karreteraren egoera kaxkarraren moldaketaz aritu dira joan den astean Nafarroako Parlamentuan. Hiru herrien artean lanak egiteko garestiegi dira, eta horren ezinean gero eta gehiago hondatzen ari denez, EA taldeak proposatu du Nafarroako Karretera Sarean sartzea, horrela Nafar Gobernuaren gain joanen zen mantenua