Aurtizko ur-hornidura, saneamendu eta zolaberritze lanak lehiaketara atera dira

Arkaitz MINDEGIA 2007ko otsailaren 2a

Iturengo udalak Aurtizko karriketan ur-hornidura eta saneamendu hodiak berritu eta karrikak zolaberritzeko lanak adjudikatzeko lehiaketa ateri berri dute. Obra berean Iturengo zeharbidean eta Kastinea eta Lopetxenea etxeen ondoko pasabideetan, edateko uraren eta saneamenduko hodien berritzea eta karrikak zolaberritzea sartzen da.

Obra hauek Sainz de los Terrenos Goñik prestatutako proiektuaren arabera eginen dira. Osotara 758.452,82 euroko aurrekontua dute eta proposamenak udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira maiatzaren 27ko eguerdiko 14:00ak baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun