Maiatzaren 22an izanen da Trinitate Eguna eta, urtero bezala, baselizan ordu ezberdinetan elizkizunak izanen dira goiz goizetik hasita. Eguerdian Ibintza kultur taldeak bazkaria antolatu du eta izena ohiko tokietan ematen ahal da. Bertzalde, urtegietan herritar aunitzek goiz goizetik eguna erromeri giroan pasatzen dute eta arratsaldeko 7ak aldera, herrira jautsiko dira denak. Arratsaldez herriko plazan egiten den dantzaldiarekin akituko da aurtengo egitaraua.