Kurtso akabera ailegatzean, Landagain eskolako ikasleek urte bukaerako bidaia egiten dute ikasturteari amaiera emateko.
Nahiz eta oraindik hilabete bat gelditzen den kurtsoa bukatzeko, dagoeneko talde batek kanpoan egonaldia egin du. Haur hezkuntzakoak izan dira lehenak kanpora joaten.
Joan den maiatzaren 12 eta 13an Zarautzen egon ziren, Bortzirietako gainerako eskoletako ikasleekin batera. Bertze gainerako talde guztiak datorren astean joanen dira kanpaldian. Lehen ziklokoek maiatzaren 23 eta 24a Beiren pasatuko dute. Bigarren ziklokoak, aldiz, Lizarrara joanen dira maiatzaren 25etik 27ra bitarte. Eta bukatzeko, hirugarren ziklokoak Zuhatzara joanen dira maiatzaren 23tik 26ra arte. Kanpaldi hauetan guztietan Etxalarko eskolako haurrek, Bera, Lesaka, Igantzi eta Arantzako haurrak izanen dituzte lagun.