Heldu den ekainaren 5ean eginen da aurtengo Gasna Feria Eguna. Urtero bezala, bazkaria izanen da eguerdiko 2etan eta harat joateko txartelak. Herriko Ostatuan, Elutsan edo Altxatako bazkideren bateri eskatuta eros daitezke. 18 euro balioko dute helduentzako txartelek eta 15 haurrentzakoek. Heldu den maiatzaren 30ean akabatuko da epea.