Heldu den maiatzaren 29an izanen dira aurtengo komunioak eta bi haurrek bakarrik eginen dute. Amaia Zelaieta Tomasena eta Beñat Iparragarri Olasagasti. Orain arte ez da inoiz pasatu komunioa hain haur guttik egitea, azkeneko urtetan banazbertze bortz edo sei izan baitira. Hala ere, badirudi hurrengo urteetan ere haur gutti izanen direla komunioa egiteko.