Doneztebeko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren maiatzaren 14an

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 1a

Doneztebeko Erreka elkarteak hirugarren urtez antolatutako pilota txapelketako finaletan aritu ziren pilotariak, sariak banatu zituzten pilotari profesional eta agintariekin batera. TTIPI TTAPA

Erreka elkarteak antolatu du hirugarren urtez

Maiatzaren 14an jokatu ziren Doneztebeko udal pilotalekuan Erreka elkarteak hirugarren urtez antolatutako pilota txapelketaren finalak.

Aurrebenjamin mailan, binakako txapelketan, Alzugarai eta Juankorenak 18 eta 14 irabazi zieten Mitxeo eta Retegiri. Ez zen Julen Juankorenak irabazi zuen txapel bakarra izan, buruz buruko txapelketaren finala ere irabazi baitzion Jon Belarrari, 18 eta 15.

Benjamin mailan, urdin eta Agirrek 18 eta 14 irabazi zieten Garate eta Telleriari. Bigarren mailako alebin mailan, Artazkoz eta Anduezak 18 eta 14 irabazi zieten Altxu eta Alvarezeri. Pilota goxuarekin jokatutako txapelketaren finalean lehia estua izan zen eta azkenean Dabid eta Xabik 22 eta 21 irabazi zieten Antton eta Tomaseri. Infantilen bigarren mailan, Aiestaran eta Iraolak 18 eta 9 irabazi zieten Aranburu eta Altxuri eta kadeteen bigarren mailan, Baleztena eta Babazek 22 eta 16 irabazi zieten Grajirena eta Mitxelenari.

Arratsaldean jokatutako partidetan, alebinen lehen mailako finalean, Juango eta Berazak 18 eta 13 irabazi zieten Senosiain eta Larrayari. Infantilen lehen mailan, Angulo eta Zabaletak 18 eta 9 irabazi zieten Ciria eta Pazoseri. Kadeteen lehen mailan, Santesteban eta Ulzurrunek 22 eta 2 irabazi zieten Iturria eta Fagoagari. Jubeniletan, binakako finalean Ollo eta Etxeberriak 22 ella 5 irabazi zieten Irurita eta Linzoaineri. Banaka, berriz, Iraolak 22 eta 3 irabazi zion Otxotorenari.

Senior Maila nagusian, Errekako Onsalo eta Erasok uste baino errazago, 22 eta 7 irabazi zieten Paz de Zigandako Urtasun eta Orozeri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun