Maiatzaren 14an Hazparneko Mendeala gelan, San Josepe eskolak entzulegoaren lehen saria irabazi du.
Eskolako 17 haurrez osaturik, Sarako taldeak Haurtxoen mailan parte hartu du lehiaketan “Larrun xokoan” kantuarekin. Kantu hortan, jende batzuen dohaiak azpimarratzekoak dira: hain zuzen, idazle fina eta ona izan den Manex Bergara zenaren hitzak dira eta musikaren doinua Mañu Courtois-k egin du. Oroz gainetik, eskertzen ahal dugu bihotzetik Martina Goyetcheren engaiamendua, bere kar guziarekin haurrak motibatu baititu errepikatzen eskolan jostaldi denboretan. Txapelketa hortan 61 talde edo bakarlari aritu dira, bai haurtxoen mailan bai gaztetxoen mailan, eta 16 sorkuntza izan dira.
Irabazleak aipatu behar dira ere. Hazparneko Ezkia Ikastolak, CM1 eta CM2 klaseak, “Tsunami” kantu ederrarekin epaileen lehen saria lortu duen. Hitz hunkigarriak aparte, musika ederrak merezi izan du lehen saria.
Bihotzetik mila esker haur maitiak edozoin eskualdetakoak, ikuskizun eder horren eskaintzeagatik, zuen beldurra ongi gordeturik, eta erakutsi duzuen jendetasunarekin. Eskerrak eta xantza on haurrak bide hori segi ezazue eskuararen alde.