Ekainaren 4a egun mugitua izanen da Zugarramurdin: alde batetik “Udaberriko Bira” dela-eta arratsaldeko 6:30tan Akelarrenean Panta-Rhei Taldeak “Txaribari” antzerkia eskainiko du; eta bertzetik Amaiur-Erratzu-Arizkun-Urdazubi-Zugarramurdi herrietako parrokietako kristauen topaketa ere Zugarramurdin eginen da. Azken huntako bazkarirako txartelak elizan edo ostatuan hartu daiteke 15 euroan (20 euroan autobusa ere nahi bada).