Eskolako 14 ikaslek Mugaz gaindiko proiektu batean parte hartzen ari dira, Amotzeko (iparralde) eskolako ikasle batzuekin batera. Elkarrekin ipuina asmatu dute, ondotik Miarretzeko dantzari profesional baten laguntzarekin koreografia jarri diote, eta orain jende aurrean erakutsiko dute lan hau. Maiatzaren 27an Urdazubiko eskolan herritarren aintzinean aritu ziren, bainan emanaldi nagusia ekainaren 3an eginen dute Miarritzeko antzokian, bertze eskola batzuekin batera, eta finitzeko Miarritzeko Dantza Talde Profesionala arituko da.