Aldean ostatuak ateak etsi ditu gan den maiatzaren 20an. Pampik, 10 urte pasatu ditu bere ostatuaren erakusmahainaren gibelean. Herste horrekin, Azkaingo herriko plazako historiaren orrialde ttiki bat bilatzen dugu, jakinez Azkaindar ainitzek gustoko zutela momentu goxoak pasatzea Pampi-ren konpainiarekin. Gertakari hori ospatzeko, Pampik usaiako bezeroak gomitatu ditu azken arrats bat pasatzeko, botoilen huste baten inguruan, usaian egiten den bezala.