«Pastore Lore» besta antolatu du Herriko Etxeak

Angela eta Xamo 2007ko otsailaren 1a

Saskibaloiaren urteko besta larunbat honetan eginen da

Herriko Etxeak “Pastore lore” besta antolatuko du bigarren aldikotz heldu diren ekainaren 4 eta 5ean. Gan den urtean egun horrek arrakasta handia izan zuen. Aurten ere, antolatzaileek egitarau aberatsa konposatu dute. Horra, beraz, zer atxemanen dugun heldu den asteburuan:

Ekainaren 4an: Lore jokoa zaldiz, “Hidalgo” deitu filmaren hedapena frontoian.

Ekainaren 5ean: Pottoken elgarretaratzea Hiru Iturri Ederretako korral handian, pottoken herrirat jaustea, 400 pottoken etortzea abeltzainak inguraturik, Beñat Achiary kantuz, pottoken sariketa, haurrentzat lehen entsegua pottoken gainean, bertsulariak, ardi saldoen etortzea, ardi-ilemoztea eskuz eta elektrikaz, behoka biltze erakuspena haurrentzat, pilotasoro bota luze (pilota partida desafioa artzainen artean), mutxikoak.

Egun guztian: eztiaren eta erle-lanen erakusketa. Lihoaren erakusketa, landatik hasi eta oihala egite arte. Etxetiar ekarle. Sagarno. Bidagurdi ibiltze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun