Maiatzaren 22an izan zen Trinitate Eguna eta urtero bezala jendetsua izan zen nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Mendaurtik buelta egin ondotik jende aunitz bildu zen Mendaur magalean bazkaltzera. Ondotik dantzaldia izan zen Mikel Salaberri akordeoilariarekin enbaltsetan eta herrian arratsaldetik eguna akitu arte Agerralde akordeolaria izan zen.