Bertizko Natur Parkeak Ingurumenaren Nazioarteko eguna modu berezian ospatuko du aurten ere. Ekainaren 3an, ortzirala, inguruko ikasleei zuzendutako egitaraua izanen da, eta aurten, Iturengo ikasle guztiak Bertizen egonen dira. Goizean taldetan banatu eta ikasleek ingurumen-tailerrez eta antzerkiaz gozatzeko aukera izanen dute. Ekainaren 17an, ortzirala, Ikasleen Herri Kirolak eginen dira Sunbillako frontoian. Lau eskoletako ikasleeak elkartuko dira egun horretan, Narbarte, Legasa, Sunbilla eta Iturengoak. Eta azkenik ekainaren 21ean 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek Zaragozara txangoa izanen dute. Egun osoa jolas parke batean pasatuko dute eta igerileku, puzgarri eta gauza bitxiak ikusteko aukera izanen dute.