rkaitz MINDEGIA Aurtengoan ere ipuin eta marrazki lehiaketa antolatu du Ibintza Kultur Taldeak. Urtero bezala Iturengo eskolan ikasten duten haurrek parte hartuko dute.
3-5 urte artekoek, berrikuntza gisara “Colage” bat egin beharko dute. Lehen eta bigarren mailakoek marrazkia egin beharko dute.
Hirugarren eta laugarren mailakoek ipuin bat asmatu beharko dute, eta bosgarren eta seigarren mailakoek “Saharatar bat dator gure etxera” gaiari buruz ipuina osatu beharko dute.
Lanak aurkezteko epea ekainaren 10ean akituko da eta epaimahaian Ibintza Kultur taldeko kideak izanen dira. Ekainaren 18an, 17:30etan eginen da sari banaketa Herriko Etxeko ganbaran. Ondotik merendua izanen da.