Doneztebeko Agorreta Musika Eskolak 2005-2006 ikasturtean izen emateko epea ireki du. Ikasle zaharrek joan den astean egin behar zuten. Baja emateko bertze epe berezia ere izanen da irailaren 15 eta 16an, baina bi epe horietan baja egiten ez bada, ikasturte guztia ordaindu beharko da. Ikasle berriek, ekainaren 1etik 17ra eman beharko dute izena Musika Eskolan 16:00etatik 18:30etara. Horretarako matrikula orria beteta, aurrezki libretaren lehenengo orriaren fotokopia helbideratzeko eta matrikularen ordainagiria eraman beharko dira. Ikasle berriek ere izanen dute matrikulatzeko epe berezia, irailaren 19, 20 eta 21ean. Ordaintzeko bi modu izanen dira: dena batera matrikula egitean edo zatika, 9 hilabetez kuota ordainduz.