«Muga guztien gainetik» kulturarteko jardunaldiak egin dira

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 1a

«Muga guztien gainetik» kulturarteko jardunaldien aurkezpenean izan ziren Mikel Gereka, Isidro Herguedas, Idoia Sanz eta Ainara Erasun izan ziren. TTIPI TTAPA

Joan denastean «Racismomaton» tresna jarri zuten eliz atarian

Gazte Burrunba Kultur Elkarteak eta Bidelagun erakundeak, Doneztebeko udalaren laguntzaz “Muga guztien gainetik” izeneko Kulturarteko jardunaldiak antolatu zituzten joan den astean, maiatzaren 23tik 29ra. Antolatzaileen erranetan, «bistan dago gure gizartearen aurpegia itxuraz aldatzen ari dela eta kolore berriak, usai berriak eta ohitura berriak osatzen dutela egungo Malerreka. Gizartearen aniztasun horrek erronka berriak exijitzen dizkigu elkarrekiko errespetuan oinarriturik elkarbizitza ahalbideratzeko». Horretatako, kultur ezberdinarako pertsonak ezagutzea eta beraiengana hurbiltzea nahitaezkoa da, «bere garaian, Ameriketan nahiz Europan euskaldunokin egin zuten bezala».

Egitarauari dagokionez, astelehenetik larunbatera, eliz-atarian Racismomaton tresna berezia jarri zen. Bertara sartzen zen jendeak galdetegi bati erantzuten zion, bere arrazakeria maila jakiteko.

Astelehenetik ortzegunera “Begiradak” argazki-erakusketa izan zen eta ortziral arratsaldean “Malerrekako ahotsak” izeneko hitzaldia zineman eta “Ibiltari baten testigantza” diapositiba-emanaldia zineman. Dena den, jardunaldi nagusia larunbatean egin zen: Tailerrak, “Munduko zaporeak” janari-dastaketa eta musika ezberdinak izan ziren ikusgai, dastagai eta entzungai. Igandean, azkenik, Munduko selekzioaren futbito partidua jokatu zen kiroldegian. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, integrazioa bi norabideko prozesua da, denok integratzen baikara gizarte berrian, eta guztion konpromisoa nahitaezkoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun