Joan den maiatzaren 15ean akabatu zuten Larraburuan Udaberriko II. mus txapelketa. Urtero bezala, bikote andana aritu da txapelketan, nahiz eta bertze sariketetan baino kopuru ttikiagoa izan. Duela bi aste, maiatzaren 15ean, jokatu zuten finala eta Prudencio Etxabide eta Jabier Indaburuk osatutako bikotea izan zen irabazle. Urdaiazpiko zati bana eraman zuten sari gisa. Hurrengo zazpi bikoteak berriz, ez ziren sailkatu eta guztiek sari bera izan zuten, bina ardo botila.