Irurita C eta E taldeek lehen garaipenak lortu zituzten

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 29a

Ipar Izar Doneztebe, eta Irurita A eta B taldekoen arteko partidak aste huntan jokatuko dira

Laxoa elkarteak antolatzen duen VIII. Pasaka Txapelketako lehen jardunaldia joan den larunbatean jokatu zen Iruritako Aranabian. Lau partida jokatu beharra ziren, baina arazo batzuengatik bi besterik ez zituzten jokatu. Irurita D taldea Irurita Cren aurka aritu zen, baina gauza handirik ez zituzten egin ahal izan, eta Iñaki Etxandi, Migel Bidegain eta Martin Alfarok lehen garaipena lortu zuten 9 eta 4 nagusituz. Bigarren partidan Irurita E taldea Oitzen aurka aritu zen. Etxekoak erraz nagusitu ziren aurkariei aukerarik utzi gabe. Cesar Iñarrea, Jesus Etxenike eta Guillermo Etxenike Baztandarrek 9 eta 1 irabazi zieten Malerrekako Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Jose Agustin Mindegiari. Lehen jardunaldiko bertze bi partidak heldu den astean jokatuko dira, Irurita A eta B taldeen artekoa aste tartez, eta Ipar Izar eta Doneztebekoaren artekoa asteburuan.

Bigarren jardunaldiari erreparatuz, heldu den larunbatean, otsailak 3 jokatuko da arratsaldeko 16:00etatik aitzinera. Oitz Irurita Aren aurka arituko da, Ipar Izar Irurita Dren aurka, Irurita E herri bereko D taldearen aurka, eta azkenik, Doneztebe Irurita Cren aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun