Arrakastaren giltzetako bat hemen dugun eguraldia da, zbaldintza egokiak eskaintzen dituena. Hala ere, oinarrizko arau batzuk ezagutzea komeni da. Bonsai gehienak kanpoko espezieak izaten dira eta itxuraz hauskorrak diruditen arren, beren anaia nagusiak bezain gogorrak dira gutieneko zainketa batzuk eskainiz gero.
Zainketarako aholku orokorrak
Ez da erraza eginkizun orokor batzuk aipatzea, espeziearen arabera mota bateko edo besteko zainketak beharko ditu eta. Hala ere, badira hainbat aholku bonsai guztientzat baliagarriak. Adibidez, udan eguzkiak berotu egiten ditu lorontziak eta komenigarri izaten da lurra goroldioz babestea, sustraien tenperatura asko igo ez dadin. Neguan, leku hotzetan dauden ontziak lurpean sartu edo lastoz estaltzen dira, bonsaiaren lurra ez izozteko.
Ura: Behar denean ureztatu egin beharko da bonsaia, goitik behera zipriztinak bota, euria balitz bezala, sustraiak ere ura hartu arte. Bero handia egin badu ontzia uretan sar daiteke, baina ez da hori sarriegi egin behar.
Ongarria:
Lurra ongarrituz ematen zaio bonsaiari bizi ahal izateko behar duen elikagaia. Beraz, aztertu egin behar da zein substratu komeni zaion eta espeziearen eta garapeneko momentuaren arabera, komenigarriena aukeratu. Lurrak fisikoki eutsi egin behar dio zuhaitzari eta elikatu, eta ura erraz drenatzea komeni da; halaber, lurrak heze egon behar du, ur gehiegirik gabe, zuhaitzari ongarri bidez ematen zaizkion nutrigarriei eutsi eta azidotasun eta pH alkalinotasun mailari eusteko gai izan. Hiru osagai horiek ez baditu, aste guttitan zuhaitza hiltzeko arriskua dago.
Adaxkak moztu:
Adaburuaren formari eustea da helburua. Bakoitzak nahi duen moduan eginen du, baina kontuan izan argiari sustraietaraino iristen utzi behar zaiola.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!