Noiz aldatu behar da landarea lorontziz?
• Hainbat seinale dira, gure landarea lorontzi handiago batera aldatu behar dela adierazten digutenak:
• Sustraiak lorontzia drenatzeko zuloetatik ateratzen direnean.
• Ureztapenaren ondorioek gutti irauten dutenean.
• Lurra zahartuta dagoenean edo azalean zarakarra daukanean.
• Landarearen goiko aldearen eta lorontziaren artean desoreka dagoenean.
• Landarea aktiboki hazten ari bada, ez transplanterik egin. Horren garapena eten eta lore produkzioa mugatu bait daiteke.
• Transplantatu aurreko gauean, landarea pixka bat ureztatu, eta lorontzi berria garbitu. Buztinezko lorontzi berriak erabili behar badituzu, gau osoan uretan sarturik eduki.
• Landare guztiek ez dute lur mota berdina behar. Espezie bakoitzak ezaugarri bereziak dauzka behar duen lurrari dagokionez: buztin lurra, hondar lurra, lur azidoa edota humusa.