Negu gogorraren ondotik, arreta handia eskaini behar diegu etxe barnea, balkoiak, patioak eta terrazak apaintzen dituzten lore eta landareei, eta lorontzia aldatu edo lurra berritu behar izaten zaie. Izan ere, etxean loreak eta landareak hazten dituenari maiz ahaztu egiten zaio landareen bizitza luzatzeko funtsezkoa dela jaten ematen dien lurra. Landareak ongi egokitzen dira etxe barneko tenperaturetara eta lorontziko espazio mugatura, baina lurrean sartuta daudenak baino lore guttiago eta hazkunde ttikiagoa izanen dute. Hala ere, lurrari arreta jarri eta behar dituen ongarriak emanez gero, landare ederrak lortu eta bizitza luzatzea lortuko dugu.