Duela urte pasatxo lehergailu batek suntsitu zuen Bordatxo dantzalekuaren hondakinak garbitzen hasi dira. 2005eko abenduaren 21ean egindako atentatuaz geroztik bere horretan zegoen hurbiltzen ziren lagunentzat arriskua eraginez. Azken egun hauetan makina batzuk garbiketa lanak egiten ari dira, pixkanaka-pixkanaka xutik gelditu ziren zatiak botaz. Lanek bertze hiruzpalau egun iraunen dute, eta hortik aitzinera Doneztebeko erreferentzia zen eraikina ez da gehiago existituko. Joan den eguberritan herritar talde batek manifestazioa deitu zuen arriskutsua bilakatu zen egoitza botatzeko eta horren ordez zer egiteko asmoa zuten jakiteko. Lehen helburua lortu dute baina toki horren etorkizuna zein izanen den jakiteko ezin izan dugu jabeekin kontaktatu.