Lapurreta Nafarroako Aurrezki kutxan

Jaione OTXANDORENA 2007ko urtarrilaren 26a

Joan den urtarrilaren 22tik 23rako arratsean, lapurreta egin zuten Sunbillako Nafarroako Aurrezki Kutxako bulegoan. Dirudienez, eraikinaren atzeko pareta zulatuta sartu ziren lapurrak. Hasiera batean alarmak jo bazuen ere, berehala isilarazi zuten lapurrek. Hartara, bizilagunek ez zuten lapurreta izanen zela susmatu, alarmaren akatsa baizik. Lapurrek eraman zutenaren datu askorik ez badugu ere, badirudi kaja fuertea osorik eraman zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun