Duela urte batzuk, asteburuetan herriko tabernetan mus txapelketak jokatzen ziren, baina jendearen parte-hartze eskasa zela-eta tabernek txapelketa hauek antolatzeari utzi zioten. Aurten berriro hasi nahi du Fonda ostatuak mus tximista antolatzen eta horretarako hitzordua otsailaren 2an jarri du. 22:30ean hasiko da eta ortzilarero errepikatuko da, ordu berean.