Bigarren mendi ateraldia egin dute herriko gaztetxoek

Jaione OTXANDORENA 2007ko urtarrilaren 26a

Urtarrilaren 20an herriko 15 gaztek Saldiastik Belatera mendi irteera egin zuten. Utzitako argazkiak

Joan den urtarrilaren 20an herriko 15 gaztetxok mendi ibilaldi batean parte hartu zuten. Bost irteera desberdin antolatuta daude Nafarroa osoko gaztetxoentzat (10tik 16 urte bitartekoentzat), eta gure eskualdetik, Bera eta Sunbillatik joan ziren. Lehen irteeran, Saldiastik Belaterako mendi ibilaldia egin zuten eta joan den urtarrilaren 20an, berriz, Belatetik Artesiagaraino joan ziren. Hurrengoa otsailaren 24an eginen dute, eta Artesiagatik Urkiagaraino joanen dira. 15 gaztetxo hauekin batera, antolatzaileez gain, zenbait guraso ere joaten dira irteera hauetara, guztira 150 eta 200 gazte inguru elkartzen baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun