Erasun eta Rekondo garaile ligaxkako lehen saioan

Arkaitz MINDEGIA 2007ko urtarrilaren 26a

Urtarrilaren 1ean hasi zen 23 urte azpiko binakako urrezko binakako txapelketa. Aitzineko asteburuan Doneztebeko pilotalekuan, Alkizalete II eta Gorriti, Jimenez eta Rodriguezen aurka eta bigarren saioan Larretxea lehengusuak, Rekondo eta Erasunen aurka. Proba guztietan alde handirik izan ez bazen ere, kolpekako proban ez ezik gainerako lau probetan nagusitu ziren Erasun eta Rekondo. Lan guzia egiteko 18 minutu eta 59 segundu behar izan zituzten, eta Larretxea lehengusuek, berriz, 20 minutu eta 57 segundu. Zorionak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun