Eguberrietako sariak banatu ditu Doneztebarrak komertziante elkarteak

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 26a

Doneztebarrak merkatari elkarteak 2.000 eurotan baloratutako produktu lotea zozketatu zuen Eguberrietan. Zenbaki saritua 28.848a izan zen eta Donamariako Javier Mindegiak eraman zuen etxera. Goiko argazkian, eskuinaldean, Antonio Artacoz, Artacoz ileapaindegi eta loteria eta apustu dendakoa ageri da, merkatari elkartearen izenean, Javier Mindegiari saria ematen. Bertzalde, eskolako haurren margo erakusketako saria Naiara Aizpuru eta Maialen Mitxeok irabazi zuten. Eskuineko argazkian, Maite Zozaia, Txirrista dendakoa, merkatari elkartearen izenean, sarituei 50 euroko balea ematen. Botoa eman zutenen artean 100 euroko bertze balea zozketatu zuten eta Elena Eratsunek eraman zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun