Casino La Union edo Elkartasuna Kasinoko urteko batzarra egin zen urtarrilaren 21ean. Ohiko gaiak aipatzeaz gain, zuzendaritza batzordearen erdia berritu zuten, eta elkarteko estatutuei buruz hausnartu.
Hiru kide sartu ziren zuzendaritza batzordean, Karmelo Rekarte presidente postuan, Jose Luis Arotzena idazkari postuan, eta Joxe Mari Urroz batzorde kide baten postuan.
Bere garaian kideen kopurua mugatzea proposatu bazen, joan den igandean bildutako kideak neurri hori ez onartzea erabaki zuten, baina Kasinoko kide izateko, hemendik aitzinera Donezteben sortua, bizi edo erroldatua izan beharko da.
Aitzinera begira, otsailean ohiko barrikotea eta maiatzean kideen bazkaria antolatzeko asmoa dute. Pala txapelketa baten antolatzea ere aipatu dute baina kasu huntan ez dute deus erabaki.