Inauteriak prestatzen

Joseba eta Nerea 2007ko urtarrilaren 26a

Oraindik bi aste gelditzen dira inauterietako baina dagoeneko prestatzen hasiak dira herriko ttikienak. Urtero bezala, antzerkiak eskainiko dituzte Ortzegun Gizenean eta entsaioetan ari dira eskolan. Otsailaren 15ean izanen da haurren iñauteri eguna eta urteroko ohitura segituz, goizean etxez etxe eskean ibiliko dira. Arratsaldean berriz, herrian kalejiran, auzoetan antzerkiak eskainiz. Nagusien txanda otsailaren 19 eta 20an izanen da, astelehen eta asteartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun