Urtarrilaren 19an dantza ikastaroa hasi zuten 16 lagunek. Bigarren urtez, Amadeo Arretxea igantziarrarekin arituko dira ortziralero entsaioetan. Betiko euskal dantzez gain, dantza berriak eta koreografiak ikasiko dituzte. Garbiñe Maia dantza taldeko arduradunak erran digunez, «gustura eta indarberrituta hasi dugu aurtengo ikastaroa. Joan den urteko ia guztiak segitzen dugu eta berriren bat ere hasi da. Kezkarik handiena mutilekin izaten dugu. Hiru mutil bakarrik ditugu baina momentuz, hiruek segitzen dute”. Andremariak arte, segituko du iikastaroak.