Patxiku Irisarri alkatea izanen da Etxalarko ordezkari berria Bertizen

Joseba eta Nerea 2007ko urtarrilaren 26a

Urtarrilaren 18an egindako udal batzarrean adostutakoaren arabera, Patxiku Irisarri alkatea izanen da herriko ordezkari berria Bertizko Partzuergoan. Herri Taldeak azken urteotan udaleko ordezkari Agustin Arribillagak Bertizen egindako lanaren inguruan desadostasuna agertu du eta “berak eramandako jokamoldea ez zaigu batere gustatu”. Hortaz, “legealdi hasieran emandako konfiantza kentzea” erabaki dute eta hemendik aitzinera Patxiku Irisarri izanen da ordezkari berria. Erabaki «zeken eta koldar» honekin haserre, EAk Udalean zituen batzorde guziak utzi egin ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun