Ekaitzaren ondotik, barealdia etorri da

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 25a

Atzo gau eta egunsentian izan genuen elur ekaitza, baina orduak pasa ahala, hobera egin zuen eta arazoak gutxitzen hasi ziren.

Honek eragin nabarmena izan du errepideen egoeran, eta hala, nahiz eta arretaz gidatzeko aholkua sekula sobera ez egon, sare nagusian soilik Urkiaga mendatea itxita dago, beti ere goizeko 7etako datuak aintzat hartuz.

2. mailako errepideei dagokionez, honako hauek daude itxita: Artesiana, Urbasa, Belagua, Egozkue, Izpegi, Leitza-Goizueta-Hernani errepidea eta Aralarko San Migelera doana.

Kateak honakoetan behar dira: Lizarrustin, Lizarragan, Lizarra-Tafalla-Zangotza errepidean, Ezkurrako gainan, Aibarren eta Etxaurin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun