Etxalarko Herriko Ostatua errentan hartzeko norbait bilatzen da

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 24a

Urteko kanona 3720 eurotan finkatu dute

Etxalarko Udalak Herriko Etxean dagoen ostatua eta jatetxea errentan adjudikatzeko lehiaketa zabaldu du. Urteko kanona 3.720 euroko izanen da gehi BEZa. Kontratazio epea lehiakideak zehaztu beharko du egiten duen eskaintzan, baina guttienez 5 urtekoa izan beharko du eta gehienez 10 urtekoa. Fiantzari dagokionez udalak 600 euro eskatuko ditu. Interesatuak daudenek hainbat agiri aurkeztu beharko dituzte, eta hainbat klausulak onartu. Horiek guziak Herriko Etxean edo Nafarroako Web orrian ikus daiteken baldintza pleguan irakurtzen ahal dira. Eskaintzak udaletxean bertan eraman beharko dira otsailaren 14a arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun