Elurra iritsi da gure eskuladera

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 24a

Nafarroan 20 mendate itxiak daude edo kateak behar dituzte. Goiz erdian, zailtasunak zeuden elurra edo izotz plakak zirela eta, beraz, arretaz gidatzea aholkatu dute.

Trafikora errepide hauek itxiak zeuden:

-Leitzarango autobidea ibilgailu pisutsuentzat.
-N-138ª, Urkiagako mendatea.

Kateak honako hauetan behar ziren:

-Barrankako autobidean, A-10ean.
-N-121-b errepidean, Otsondoko mendatean.

Sare nagusiez gain, bigarren mailakoetan ere arazoak izan dira. Trafikora itxi dituztenak:

-Ezkurra gaina, NA-170-ean.
-Artesiagako gaina, Irurita eta Eugi artean.
-Urbasako mendatea.
Izaba eta iparraldea lotzen dituen NA-1370-a, Belaguan, 22. kilometrotik.
-Egozkueko mendatea.
-Izpegiko gaina.
-Aralarko San Migeleko errepidea, 8. kilometrotik.

Kateak, aldiz, honako hauetan:

-Lizarra, Tafalla, Zangotza arteko NA-132an.
-Lekunberri eta Donosita arteko NA-130ean, Azpirozko gainan.
-Belateko gainan.
-Leiren.
-Aizoain eta Urriza artean.
-Larraintzar eta Iraizotz artean.
-Lergako gainan.
-Uxuen.
-Cabredo eta Agilar mendateetan.
-Meano eta Araba artean.
-La Población eta Agilar artean.
-Aras gainan.
Sare nagusian etengabe mozketa teknikoak egiten ari dira, elurra kentzeko makinak lanean aritu ahal izateko.

Nafarroako Gobernuak Nafarroatik Gipuzkoara edo Frantzira joan behar duten gidariei N-121-A errepidea erabiltzea aholkatzen die.

Doako 900-400100 telefonoa erabil daiteke informazio gehiago jasotzeko, edo interneten www.navarra.es-en.

Elurra dela eta, zenbait ikastetxeetan arazoak izan dituzte. Igantzi eta Etxalar artean 2 kamioi gurutzatu dira, et ahorren ondorioz, arazoak izan dira. Berako Toki Ona institutuko zenbait irakasle eta Arantza eta Igantziko ikasleak ezin izan dira ikastetxera hurbildu.
Herri eskolen kasuan, Arantzako baserrietan bizi diren haurrak ezin izan dira ikastetxera joan eta Igantzin ere gauza bera gertatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun