Nafarroako Gobernuak eguerdiko emandako datuen arabera, Nafarroako errepide sarean 3 mendate trafikorako itxita daude, guztiak ere, 2. mailako errepide sarean: Belagua, Aralarko San Migel eta Iruritatik Eugi arteko errepidean dagoen Artesiaga. Gainera, kateak beharrezkoak dira Urkiaga, Egozkue eta Izpegin. Goizean zehar, kateak beharrezkoak izan dira edo errepideak itxi dituzte honako toki hauetan: Loiti, urbasa, Azpirotz, Lerga eta Lizarragan.
Gauean zehar mozketa teknikoak egin dituzte A 1 errepidean eta Leitzarango autobidean. Hau del aeta, N-121-a errepidetik desbideratu dute trafikoa, bertan ez baita inolako trabarik izan egunean zehar.
Nafarroako Gobernuak hiritarrei eholkatzen die errepideen inguruko informazioa jaso dezaten autoa hartu baino lehen. Hau del aeta, doako 900-400100 telefonora edo www.navarra.es helbidea jarri ditu guztion serbitzura. Bart arratsetik elurra kentzeko 92 makina lanean ari dira. Lan publiko departamentuak 9.000 tona gatz pilatu ditu, tenperaturek behiti eginen balute, errepide sarean bota ahal izateko.