Erasun eta Rekondo Urrezko Aizkoran aurrera

Ainara MINDEGIA 2007ko urtarrilaren 23a

Igandean Jon Rekondo leitzarrak eta Ander Erasun aurtiztarrak Larretxea lehengusuen aurka irabazi egin zuten. Hau dela eta, Rekondo eta bere laguna jada finalerdietarako sailkatu dira, baina hala ere igande honetako norgehiagoka ere jokatu beharko dute. Rekondok azaldu duenez, «lehenengo talde honetan aurrenekoak geldituko ginela pentsatzen genuen». Bost proba gainditu behar izan zituzten, eta hauetatik 4 irabazi zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun