SMS mezuen lehiaketa antolatu du UEMAk

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 23a

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, SMS edo Segapotoen Mezu Sekretuak lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan parte hartzeko aukera bada maiatzaren 13tik ekainaren 15era. Horretarako, www.smsariketa.org Internet helbidean sartu behar da edo bertzenaz, sms bat bidali 5649 zenbakira honako hau jarriz: uema. sms.nahi duzun mezua eta Euskadiko Kutxako Gazte-Txartela izanez gero, uema. sms nahi duzun mezua gt. Honen prezioa 0,15 eurokoa da. Sariei dagokienez, Scooter Yup 50 motorra, Kodak DX7630 kamera digitala, sakeleko telefonoak, Realeko eta Athleticeko jokalarien edo Oier Zearraren kamisetak, mahai jokoak eta ordenagailurako jokoak, kamisetak, CD-ROMak, liburuxkak eta bertze hainbat izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun