Joan den igandean Malerrekako Eskuz Binakako V Txapelketako bertze jardunaldi bat jokatu zen haur, kadete eta gazteen mailan. Batzuentzat lehen jardunaldia izan zen bertzeentzat berriz bigarrena.
Gazteen mailan lehen kanporaketa izan zuten, final zortzirenak. Gure eskualdea ordezkatzen bi bikote zeuden, Leitzako Aldaregia eta Eraso, eta Goizuetako, Etxeberria eta Arozena. Zoritxarrez aurkari azkarrak tokatu zitzaien eta gauza handirik ezin izan zuten egin. Lehenek 18 eta 0 galdu zuten Oiartzungo Leibar eta Imazen aurka, eta bigarrenek berriz 18 eta 3 Añorgako Gaztañaga eta Lizasoren aurka. Gaineratiko partidetan, Burlatako Iribarren eta Mayans 18 eta 3 nagusitu ziren Añorgako Maiza II. eta Manterolaren auka. Hernaniko Urkizu eta Murgiondok irabazi zieten 18 eta 5 Barañaingo Bernabe eta Iturbideri. Sarasti eta Beola, eta Txorraut eta Elizalderen arteko norgehiagoka orekatuagoa izan zen baina azkenean lehenak 18 eta 13 nagusitu ziren. Aldabideko Tollar I. eta Gabilondok ere lortu zuten final laurdenetako txartela 18 eta 16 nagusituz Burlatako Etxenike eta Juandeaburreren aurka. Jardunaldiko azken partidan Oberenako Senosiain eta Larrea ez zieten suerterik ere utzi Borreaga eta Gastanintzari 18 eta 2 irabaziz. Etxariko Ijurra Lasa eta Esteribarko Arrizabalaga eta Minaren arteko partida jokatu gabe gelditu zen. Jardunaldi honetako irabazle guziek heldu den igandean jokatuko den final laurdenetako sailkatu ziren. Zoritxarrez maila horretan hemendik aitzinera eskualdeko ordezkaririk ez da izanen.
Kadeteen mailari erreparatuz, hauek bigarren jardunaldia zuten eta finalerdietarako txartelak zituzten jokoan. Partidu batean ez ezik gure eskualdeko bikote bat zegoen. Barañaingo taldearentzat aritzen diren Iraizoz eta Tainta 18 eta 8 irabazi zuten Goizuetako Apezetxea eta zendoiaren aurka. Ondoko partidan gure eskualdekoak, Txaruta taldeko Madariaga eta Bereau, garaipenetik hurbil ibili ziren baina azkenean hetsi behar izan zuten 16 eta 18 Añorgako Jauregi eta Maiza I.aren aurka. Errekako Aiestaran eta Iraola nagusitasun gehiago erakutsi zuten eta erraz irabazi zieten Oiartzungo Irastorza eta Ugalderi 18 eta 5. Gure eskualdeko talderik ez zegoen partidan, Oberenako Sanz eta Arraiza puntu batengatik nagusitu ziren Añorgako Mendizabal eta Urdangarinen aurka. Final erdiak igandean jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan.
Gazteen mailan ere final laurdenak jokatu zituzten eta gure eskualdeko bikoteek jokoan ziren final erdietako lau txarteletatik hiru eskuratu zituzten. Lehen partidan Ekaitza eta Txarutako Mitxelena eta Barberena 18 eta 5 nagusitu ziren Añorgako Ormatxea eta Lertxundiren aurka. Ondoko partidan bi taldeak ziren eskualdekoak, baina Txaruta eta Ekaitzako Ollo eta Madariaga azkarrenak izan ziren eta Errekako Bereau eta Zelaieta 18 eta 16 hartu zituzten menean. Txarutako Juanenea Madariaga eta Punpako Bilbao Ugarteren arteko norgehiagoka ez zen ikusgarrian izan, Baztandarrak erraz nagusitu ziren 18 eta 1. Azken Final laurdena ez zen jokatu Kortabarria eta Arana ez baitziren aurkeztu. Hori dela eta, finalerdietako txartela aurkarientzat izan zen, Oberenako Etxaide eta Acedorentzat. Bertze mailetan bezala finalerdiak heldu den igandean jokatuko dira eta dagoeneko segurtatua dago gure eskualdeko bikote batek finala jokatuko duela.