Madaria, Olasur eta Etxartea auzoetako baserri batzuk aspalditik gatazkan dabiltza legez ere Zugarramurdiko Herriko Etxerat egiteko (elizaz, kanposantuz, medikuz eta eskolaz hala egiten baitira).
Bainan ez da manerarik izan. Gan den hilabetean Nafarroako Gobernuak erabaki zuen ez duela beharrezkoa ikusten horrelakorik egitea. Berek erabiltzen dituzten hitzetan hau erran dute: «No hay motivos notorios de necesidad o conveniencia económica o administrativa».
Behar bada agindu hori eman duena baserri hauetan batetan bizi balitz, bertze gisako erabakia hartu izanen zuen.