Mikel Dalbret margolariak erakusketa egin du

Margari eta Koro 2007ko urtarrilaren 23a

TTIPI TTAPA

Barrentxekobordan ikusgai izan dira bere lanak ekainaren 4tik 12ra

Ekainaren 4tik 12ra irekita izan du Mikel Dalbret margolariak Barrentxekobordan bere lanaren erakusketa

Margolari honek ausardia eta berezitasuna erakutsi du tailerra jarria duen baserrian berean erakusketa antolatzerakoan. Ausardia erran nahi dugu, Barrantxekoborda herritik 2 kilometrotara dagoelako, gainera azkeneko kilometroa asfaltatu gabeko mendi pista delako, eta gainera, azkeneko metroak oinez egin behar direlako (autorik ez da sartzen etxe ondoraino). Aldi berean erran behar da horrek berak eman diola xarma berezi bat erakusketari, koadroetaz gain, inguruetaz gozatzeko aukera paregabea eman duelako.

Eta ez zen hori eskaini zuen berezitasun bakarra: ikustera joan zirenen artean bere koadro bat zozketatuko da heldu den ekainaren 25ean 7etan “Altzatenea” ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun