Marie Pradère eta Mixel Guerendiain-ek Manex Bergararen bertsuak argitaratzearen xedea zuela zonbeit urte beren baitan zuten eta azkenean 2002ko udazkenean abiatu ziren bide hortatik.
Manexen bertsuak beti asmatuak dira kantatzeko moduan emaiteko ohizko aire herritar batean.
Berarekin hasi ziren liburu hortan agertzen diren idatzien zentzua azaltzen. Zorigaitzez Manexek 2003ko ekainaren 22an uzten gintuen gaitz bortiz baten ondorioz, bainan lan hori aintzina ereman dute. Edozein gertakari, bazkari bat, ihizi solas eta hainbat gai estakulu zituen Manexek bertsuak idatzi eta kondatzeko.
Domaia izango zen bere idazteko trebezia eta talentua jende guttiren ganik ezagutua izatea, horregatik liburu bat ateratzen da. Kari hortara omenaldi bat antolatua da Saran ekainaren 19an. Goizeko 11etan lore eskaintza egingo da bere hil hobian, hilarri berrietan.
Eguerditan porikiroldegian liburu berriaren aurkezpena egingo da, bertsu eta kantuak izango dira, ondotik zintzur bustitzea eta bazkaria izango dira. Txartelak salgai dira bazkariarentzat Herriko Etxeko Edantegian (05 59 54 25 19). Liburua erosten ahalko da egun berean eta hortik lekura salgai izanen da saltoki batzuetan.