Lizardiako itzulgune berria inauguratu dute berriki herriko, kantonamenduko eta departamenduko hautetsiek. 233.000 euro pasa gosta den tresna berri hori baitezpadakoa zen egunero 18.000 ibilgailu pasatzen baitira Lizardiatik.
Itzulgune berriak segurtasun gehiago eskaintzen du lan zelaitik bide haundirat gateko. Ahetzeko bidea ere arrimatzen hasi dira.