Azken egunean pala partida bikainak ikusteko modua izanen da

Franck DOLOSOR 2007ko urtarrilaren 23a

Primak uztailaren 5ean eginen dira herriko kirol zelaian

Uztailaren lehen egunak herriko bestak, eta agian eguzkia ere ekarriko ditu aurten. Sei egunez, animazio andana eginen da aurten ere. Beti bezala, Jondoni petrikariren bestak zikiro jatearekin hasiko dira. Ondoko egunetan, musika nagusituko da, aurten, Saiberri, Magali Zubillaga, Ikastola haurrak, Maider Zigarroa, Kolpe K, Patxa Mama, Root Systeme, eta Tabasco kantariekin eta taldeekin. Pilota partidez eta futbol lehiaketez gain, natura eta abere zaleek hitz ordu haundia izanen dute aurten. Primak uztailaren 5ean astearte goizarekin eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun