Omenaldia eskaini zitzaion Urrutia herriko erremontelariari

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 23a

Saldiasko herriak, Miguel Mari Urrutia herriko erremontelaria eta azkeneko binakako txapelketaren irabazleari omenaldia eskaini zion maiatzaren 29an. Txistularien kalejira eta mezaren ondotik, erremontelari profesionalen arteko partida bikaina ikusteko modua izan zen Saldiasko pilotalekuan. Patxi Zeberio izan zen Miguel Mari Urrutiaren laguna aurreko koadroetan eta Iñaki Lizasok aurrean jokatu zuen, atzean Etxeberria III lagun zuela. Zeberiok eta Urrutiak irabazi zuten partida, eta gero hainbat herritarrek bazkarian parte hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun