120 lagunek EHNA tramitatu zuten Donamarian

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 23a

TTIPI TTAPA

Ekainaren 25ean Zubietan ere tramitatuko da

Maiatzaren 28an EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormena) tramitatzen hasi zen Malerrekan.

Donamaria izan zen lehen herria eta adin guzietako jendea hurbildu zen. Osotara 120 lagunek tramitatu zuten. Eguna jai giroan igaro zen, trikitilari eta txalapartariekin gozatzeko modua izan zen, baita hamarretakoa hartzeko ere herriko ostatuan. EHNAren tramitazio egunean poteoa eta bertso afaria ere egin zuten herriko gazteek. EHNA tramitatzeko aukera gehiago ere izanen da Malerrekan, lekukoa Zubietak hartzeko asmoa baitu. Malerrekako edonork izanen du tramitazioa egiteko modua ekainaren 25ean goizez 11etatik 14etara eta arratsaldez 17etatik 20etara. Eskaera egiteko beharrezkoak dira 3 argazki txiki, erroldako agiria (norberak bere udaletxean eska dezala) eta 15 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun