Ulibeltzak kirol taldeko kideek beraien ateraldiekin segitzen dute. Asteburu honetan, ekainaren 18 eta 19an, mendi taldekoak Panticosatik Infiernosera igoko dira, 3.074 metrora, prestakuntza hagitz ona behar duen ateraldian. Ekainaren 25ean, berriz, txirrindulariak Sunbillatik ateri eta begiralekua, Elizondo, Otsondo eta Lizarietan barna berriz ere herrira itzuliko dira.